ARGAZKI-ZUZENDARIA:

  • 2013: “La batalla de Vitoria”, film luze dokumentala (Aitor González de Langaricak zuzendutakoa – Web)
    • Gasteizko Batailaren bigarren mendeurrena dela eta, Miniaturen eta Maketen Arabako Elkarteko kideek beraien tailerreko ateak ireki dizkigute. Gasteizko historialari ospetsuek eta batailaren bigarren mendeurrenaren ospakizunean parte hartutako beste elkarte batzuetako kideek lagunduta, alderdi garrantzitsuenak eta Gerra Napoleonikoen Historian zergatik izan zen hain erabakigarria azaltzen dute.
  • 2012: “El sendero interior”, dokumentala:
    • Adimen-desgaitasuna duten lau pertsonek beraien bizitzako erronkarik handienetako bati ekiten diote beste pertsona batzuen laguntzarekin: GR-99 ibilbidearen zati bat egitea.

  • 2012: “25 aniversario del conservatorio Jesús Guridi”, dokumentala:
    • 2010eko abenduaren 21ean oso kontzertu berezi bat egin zen Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan. Bere Inaugurazioaren hogeita bosgarren urteurrena ospatzeko, antzinako ikasle asko berriro bildu ziren Juanjo Menaren zuzendaritzapean. Zenbait belaunalditako musikariek Jesús Guridi, Carmelo A. Bernaola, Bingen Mendizábal eta Franscisco Ibáñez konpositoreen abestiak jo zituzten, Jesús Guridi, Udaberria eta Kanta Kantari Vedruna haur-abesbatzen laguntzarekin. Horren emaitza kontserbatorio honen iragana, oraina eta etorkizuna elkartu ziren kontzertu paregabea izan zen.

  • 2011: “Uxue”, fikziozko film labur zinematografikoa:
    • Gazte batek eta emakume zahar batek modu hunkigarri batean agurtzen dute elkar.  Gazteak, geroago, bien artean zer gertatu zen gogoratuko du.

  • 2011: “Así se hizo Uxue”, dokumentala:
    • Aitor López de Aberásturik eta bere talde osoak “Uxue” fikziozko film laburra nola sortu zuten azaltzen dute. Gauzatzeko hiru urte baino gehiago eman zituen oso proiektu pertsonala da.