Zinemazale amorratua nire haurtzaro samurretik, nire lanbidea izatea beti nahi nuen hura erabat ikasten aritzen naiz: hots, zinema egitea. Hori dela-eta goi-mailako LH egin nuen Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Errealizazioan Mendizabala Institutuan (Vitoria-Gasteiz) eta Zinema eta Telebista Muntaketako Diplomatura TAI Eskolan (Madril). Ondoren, muntaketa eta postprodukzioari buruzko bi master egin nituen CICE eskolan (Madril), zinemara eta ikus-entzunezkoetara aplikaturiko teknologia berrien jakitun izateko egiten joan naizen hainbat ikastaro monografiko kontatu gabe. Kontraesana badirudi ere, nire burua autodidakta handitzat hartu dut beti. Ikasteak izugarri balio izan zidan, baina batere ez nire gustuko zenbait pelikula fotogramaz fotograma ikusten igarotako milioika ordurekin alderatuta.


David F. Brandon-en argazkia

Profesional-mailan, zuzendaritzan eta muntaketan espezializatu naiz, eta arlo horietan ibilbide kontrastatua dut. 24 urte nituela, El Camino Producciones eta Mediapro etxeentzat “Nexos: Alianza de Civilizaciones” serie dokumentala muntatu nuen (primetime-n emana Espainiako Telebistak 2009an). Gainera, lanbidean hogei urtetik gorako aldea ateratzen zidaten errealizadoreekin eta muntatzaileekin lan egiteko aukera izan nuen, eta horrek izugarri ireki zuen nire adimena. Haien parean egoteko, gogor lan egin behar izan nuen, baina niretzat esperientzia bat izan zen, eta horren oroimen ona daukat. Betirako markatu ninduen zerbait izan zen, oso garrantzitsua den zerbait eman zidana, eta bat dator imajina ezin daitekeen lan pertsonalarenarekin: LANBIDEA.

 

2010. urtean, Area Audiovisual produkzio-etxearen bazkide sortzaileetariko bat izatera iritsiko naiz, eta 2017an utzi egingo dut, nire ibilbideari bakarrik ekiteko. Denboraldi horretan, makina bat korporazio-bideo, publizitate-bideo, erreportaje, publirreportaje eta spot egin eta muntatuko ditut, atal teknikoetan beste fazeta batzuk miatzearekin batera; hala nola, kamera operatzea, etalonajea edo zuzeneko soinua erregistratzea.

 

Muntatzaile zinematografiko gisa, honako hauek bezalako zuzendarien proiektuetan parte hartu dut: David Pérez Sañudo, Jose Bellido, Paul Urkijo Alijo edo Juanma Bajo Ulloa.


David F. Brandon-en argazkia

Zuzendari eta gidoilari moduan, “Uxue” fikziozko film laburraren eta “The scale of an obsession” film labur dokumentalaren egilea naiz. Historia pertsonalak eta intimistak hautatu izan ditut beti, horien emozioaren alde apustu eginaz. Barrua astintzen didaten gaiez hitz egitea gustatzen zait eta benetan bizi nahi duten bizitza bizitzeko borroka egiten duten pertsonen inguruko historiak kontatzea. Ez dut uste egile-zinemak entretenimenduarekin zerikusirik izan behar ez duenik. Horrela, nire gustuko zinema-zuzendariak audientzia handietara gerturatzen jakin dutenak dira, haientzat oso pertsonalak ziren historiak kontatu dituztenak.

 

Gaur egun, dokumental zinematografikoen zuzendari gisa, nire opera primaren aurre-produkzioan murgilduta nago, Bidean jarraituz film luzean.

 

Baliteke zuzeneko mugimenduaren sentsazioa eta muntaketa zinema arte gisa gehien definitzen duten ezaugarriak izatea, baina niretzat elementurik garrantzitsuena emozioa da. Emoziorik gabe ez dago entretenimendurik eta entretenimendurik gabe pelikula aspergarria da. Nire ustez, pelikula aspergarriak ez du barkamenik, eta txarra izatera iristen da. Besterik gabe. Nire lanetan zein hirugarrenentzat muntatu ditudanetan, beti ahalegindu naiz zati guztiak batzen, harmonia zinematografiko handiena bilatzearren.

 

Argazkigintza, musika eta zientzia-fikziozko literatura ona maite ditut, eta, egun, Bingen Mendizabal zinema-musikaren konpositorearekin eta Anselmo Calleja nahaslearekin lan egin ohi dut; biak nire lagun handiak ez ezik, nire bi maisu handiak ere badira.

Sormena zerbait kaotikoa da, baina hori gauzatzeko prozesuek ez dute horrela izan beharrik; beraz, zuzendaritza, muntaketa eta postprodukzioko lan-fluxuen egitura ezberdinak diseinatuta ditut. Dena den, proiektu bakoitza mundu bat da, eta egitura horiek horietako bakoitzera egokitu behar dira. Hobe da denbora zentzuz erabiltzea estrategia zein izango den aztertzen eta, modu horretan, arin lan egin ahal izatea.

 

Elkarrekin zinema asko egitea espero dut. Pelikula entretenigarria eta zirraragarria egin nahi baduzu, bilatzen ari zaren pertsona horixe naiz ni.